XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

6. Sektore pribatuko ebentuala. Inoizka edo behin-behinekotasunez soldata, jornal, alokairu, komisio edo beste zeinnahi eratako sari-truke sektore pribatuan lan egiten duen pertsona.

Izaera ebentuala, enpresareriko kontratu-bidezko harremanaren iraupen mugatuak ezarria dator.

7. Sektore publikoko alokatua. Modu finko batez soldata, jornal, alokairu, komisio edo beste edozein eratako sari-truke Administrazioan edo enpresa publikoan lan egiten duen pertsona.

Bere izaera finkoak sektore pribatuko alokatuentzat duen esanahi berbera du.

8. Sektore publikoko ebentuala. Inoizka edo behin-behinekotasunez soldata, jornal, alokairu, komisio edo beste zeinnahi eratako sari-truke Administrazioan edo enpresa publikoan lan egiten duen pertsona.

9. Gorago deskribatuetakoez bestelako egoeratako pertsonala.

Egoera sozioekonomikoa Ezaugarri honek aldagai ekonomikoak, hau da, profesioa, egoera profesionala, iharduera-adarra eta iharduerarekiko erlazioa konbinatzetik lortzen diren gizarte-taldeetan sailkatzen du biztanleria.

Okupatuen kasuan, aldagai horiek, Erroldako astean zuen egoerari dagozkio, eta jubilatu eta langabeen eta lehenago lan egin izanik aipatu aste horretan egin ez duten beste pertsonen kasuan, berriz, beren azken okupazioei.

Aribideko ikasketak Inkesta egiteko unean ikasturtearen iraupen normalean zehar ikasketak, zein ere den irakaskuntz mota bera (normala, librea, urrundikoa, posta-bidezkoa, etab.) ikastetxe ofizial edo pribatu batean, edota hala beharrez akademia edo bestelako erakundetan egiten zituzten pertsona guztien erreferentzia egiten duen ezaugarri bat da.

Honako modalitate hauek dituzte: - Eskolaurrea eta lehen mailakoak. Ama-eskolak, Haurtzaindegiak, Haur-lorategiak, Parbuloak eta antzekoak.

Lehen mailako ikasketak, hala nola O.H.O., Lehen Mailako Irakaskuntza eta antzeko ikasketak.

- Profesionalak Lanbide-Heziketako ikasketak.

- Bigarren mailakoak. Oinarrizko Batxilergoa eta honen balioberdineko ikasketak.

Goimailako Batxiler edo BBBko ikasketak, Unibertsitaterako sarbidea eta antzekoak.

- Ertain-Gomailakoak. Injineru Tekniko eta Perituen ikasketak, Maisutza, Erizaintza eta maila bereko bestelakoak.

- Goimailakoak. Lizentziatura, Goi-Injinerutza eta antzeko ikasketak, eta baita doktoretza eta espezializazioa ere.